Zainberri

Produktu eta terapiak osasuna zaintzeko Tolosan

Zainberrin hiru hamarkada baino gehiago osasuna zaintzeko terapiak eta produktuak eskeintzen.

Nor garen?

Zainberri profesional talde batek osatzen dugu, profesional bakoitzak bere gaitasunez taldea aberastuz. Gairik naturalenak eta onenak darabiltzagu, kosmetiko bereziak, eta elikagai ekologikoak. Horien denen emaitza da bezeroaren osasuna.

Ezagutu gure online denda!

Gure filosofía eta gure nortasuna galdu gabe, pasu bat gehiago eman dugu Zainberrin bilakaeran, eta gure online denda ireki dugu gure bezeroei zerbitsu erosoagoa eta hobea emate aldera.
Aurkitu itzazu eskeintzen dizkizugun 1800 baino produktu gehiago!

Egunero gogor lanean hobetzeko

30-12-1985

1985ean denda txiki baten hazia erein nuen Tolosako Gernikako Arbolan. Neure bokazioz hasi nintzen, segurtasun gutxirekin, eta jakinmin askorekin, jendeari lagundu nahiaz. Handik gutxira, lekuz aldatu nintzen, zuhaitzak espazioa behar zuen. Trianguloan eman nion.

04-03-1994

Ordutik, lekua ez ezik zerbitzua ere zabalagoa da, produktu gehiago eskain genitzake. Eta urtez urte sendabide naturalen eta terapia alternatiboen bidean sakontzen segitzen dugu, ikastaroetan jasoa dendan eskainiz. Jakinmina sekula galdu gabe.

19-12-2017
ONG

Zainberrik dimentsio berri bat hartu du, lurretik airera doazkio erroak, internetera iritsi da. Denda birtuala ere badu, orain, baina denda birtual horrek berezitasun bat du: bertan saldutakoarekin irabazten dugunaren %2a Gobernuz Kanpoko Erakunde bati ematen diogu, SOS Aldeas Infantilesi.

Zainberrik Aldeas Infantiles GKE laguntzen du

Badira urte asko Zaiberrin SOS Aldeas Infantiles GKE laguntzen duela, GKE honek gurasorik gabe geratu diren haurrak babesteko, familiako ingurunea eskeintzeko.

Tolosako dendako salmentekin laguntzen dugu, eta hasieratik argi izan dugu gure online dendarekin gauza bera egingo genukeela. Beraz, online dendan salduko dugun guztiatik %2 emango diogu hain polita den helburu horri. Gurekin egingo duzu?

Zergatik Zainberrin? Printzipio hauetan sinisten dugu

Osasuna

Osasun ona da gure zorionaren erro nagusia, gainontzekoak haren adarrak dira.

Esperientzia

Hogeita hamar urteko ibilia dakargu oinetan, eskuetan, begietan.

Kalitatea

Naturak emana kontuz jasotzen dugu, eta arretaz eman, bezero bakoitza harreman horren parte bihurtuz.

Arreta

Bezeroaren hitza lore bitxi bat balitz bezala hartzen dugu esku artean.

Konfiantza

Konfiantza diskrezioz zaintzen dugu, eta diskrezioa konfiantzaz, bezero bakoitzarekin.

Ongizatea

Naturak erakusten digu, ordenak gogorarazten, eta egiak, esaten.

Zalantzak edukitakoan edo informazio gehiago nahi baduzu jarri gurekin harremanetan

 

captcha

Legezko oharra eta Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut