Legezko oharra

Legezko Oharra

Lege Informazioa

Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu zainberri.com interneteko domeinuaren titularra honako hau dela: Mercedes Arruabarrena Alda (72437016B), helbidea: Rondilla Kalea, 6, 20400 Tolosa (Gipuzkoa), telefono-zenbakia: 943 65 21 86, helbide elektronikoa: info@zainberri.com

Mercedes Arruabarrena Alda (aurrerantzean “Zainberri” edo “enpresa”) produktu naturalak saltzen dituen profesional bat da. zainberri.com (aurrerantzean “web gunea”), Mercedes Arruabarrena Aldaren jabetzako web gunea da.

Web gune hau bisitatzen eta erabiltzen duen pertsona web gunearen erabiltzailea izango da (aurrerantzean “erabiltzailea”)

  1. Baldintza Orokorrak
  2. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu.

    Web gune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.

    Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du web guneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.

    Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman Zainberri, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

    Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

    Zainberrik ahalegin handia egiten du web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Zainberrik espresuki uko egiten dio web gune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.

    zainberri.com web guneak beste web gune batzuetarako estekak jar ditzake edo bere web gune bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. Zainberrik ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

    Sare sozialetara bideratzen duten esteken kasuetan (bai enpresaren titulartasunekoak, bai beste hirugarrenen titulartasunekoak), sare sozial horien erabilpena sare sozial bakoitzaren baldintzen baitan arautuko dira.

    Zainberri ez da web gune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Zainberrik ez du bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.

    Zainberrik beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Zainberrik ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

  3. Erregistroak eta harpidetzak
  4. Web gune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko beharrezkoa da aldez aurretik erregistratzea. Erregistroa segurua eta zerbitzua egokia izan daitezen, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea.

    Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean, eta baita geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du.

    Erregistro-galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, Zainberrik, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.

    Zainberriren hainbat zerbitzutan erregistratzeak edo horietara harpidetzeak esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela Zainberriren baldintza orokorrak eta pribatutasun politika. Era berean, esan nahi du erabiltzaileak espresuki onartu eta baimena ematen diola Zainberriri, bere produktu eta zerbitzuei buruzko edo merkataritza-hitzarmenak sinatuta dituen beste enpresa batzuen produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza jakinarazpenak bidaltzeko, nola posta arruntez, hala bitarteko elektronikoen bitartez. Jakinarazpenen hartzaileak, nolanahi ere, baimen hori ezeztatu ahal izango du, edonoiz. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio Zainberriri.

    Erabiltzaileek borondatez eskatu ahal izango dute buletinetako harpidetza egitea. Nolanahi ere, erabiltzaileek noiznahi eskatu ahal izango dute zerbitzu horretan baja emateko. Horretarako, idazki bat bidali beharko dute Zainberrira, edo bestela, enpresak horretarako jarritako beste edozein bitarteko erabili ahal izango dituzte, esate baterako, buletinen bukaeran azaltzen den “Baja Eman” baliabidea erabilita.

    Web guneko dendara sartzen direnak, hain justu, horixe izango dira: dendaren erabiltzaileak. Erabiltzaileek emandako datu pertsonalak, dena den, eskatutako produktuak saldu eta bidaltzeko erabiliko dira.

    Erosketa bat eginez gero, Zainberrik erabiltzailearen datuak erositako produktuen prestaketa eta bidalketaren prozesuan parte hartzen duten enpresei komunikatuko dizkio (batez ere Bedar, S.L. enpresari). Komunikatutako datuak erositako produktuen prestaketa eta bidalketa egiteko erabiliko dira soilik. Datuen komunikazio hau ezinbestekoa da zerbitzua modu egokian emateko

  5. Sarbide-gakoen erabilera
  6. Gune pribatura sartzeko gakoak, hain zuzen, pertsonalak, isilpekoak eta besterenezinak dira. Erregistratutako erabiltzaileak gakoak erantzukizunez erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa izango du. Erregistratutako erabiltzaileak ez dio bere gakoen berri emango telefonoz, posta elektronikoz, web gunearen bitartez edo beste zeinahi bidetatik gakoa eskatzen dion inori.

    Zainberrik gomendatzen du erabiltzaile-gakoa eta pasahitza ez izatea berbera, eta alfa-zenbakizko karaktereak edukitzea. Erabiltzaileak buruz ikasi beharko ditu bere gakoak, eta ez da komeni edonor sartzeko moduko inolako euskarritan (fisikoa zein informatikoa) gordetzea. Bide batez, komenigarria da aldian-aldian sarbide-gakoak aldatzea (gutxienez urtean behin).

    Garrantzitsua da, saioa bukatu orduko, erabiltzaile bakoitzak bere kontu pertsonala ixtea; hartara, ekipoa partekatzen badu edo toki publiko bateko ekipoa erabiltzen badu ziur egongo da inortxok ere ez duela aukera edukiko bere informazio pertsonala ikusteko.

    Erabiltzailea ohartzen bada norbait era bidegabean edo baimenik gabe dabilela bere sarbide-gakoekin, berehala jakinarazi beharko dio Zainberriri.

  7. Jabetza intelektuala eta industriala
  8. Web gune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, Zainberrirenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten

    zainberri.com web gunean sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Zainberrik bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik. Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, Zainberriren jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.

    Erabiltzaileak web gune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Web guneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.

  9. Aldaketak
  10. Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Zainberrik noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Zainberrik eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.

  11. Jurisdikzioa

Zainberriren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Zainberri eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Tolosako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Zainberrik zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.